'Bioteknologia, nekazaritza eta jasangarritasuna' hitzaldia eskainiko du Mertxe de Renobales biokimikari bilbotarrak. Ekitaldia ZarautzOn elkarteak antolatu du asteazkenerako, maiatzaren 3rako; Antoniano aretoan izango da, 19:30ean hasita.
Bost erakusketa jarriko dituzte ikusgai herriko hainbat gunetan.
Jubenil nesken Espainiako Txapelketako fase finala jokatuko da Zarautzen, bihartik igandea bitartean, maiatzaren 3tik 7a bitartean. Espainiako Estatuko zortzi talde onenak lehiatuko dira bertan; tartean, Aiala ZKE izango da, D sektoreko txapeldun izan eta gero.