11:00etatik aurrera izango da, Merkatu plazako lehenbiziko solairuan.
Larunbatean jokatuko dute 650 triatletek distantzia ertaineko proba. Goi mailako kirolariak lehiatuko dira; tartean, Gustavo Rodriguez faboritoa. Ainhoa Murua ez da izango aurten lehian.
Iazko udaberrian kaleratu zuen beratarrak Hotzikarak diskoa. Geroztik, zuzenekoak ematen ari da Etxeko Uzta taldearekin. Oraingoan, ordea, bakarka eskainiko du zuzenekoa, Barley tabernan. 22:00etan hasiko du emanaldia eta sarrera doan izango da.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
I Love Rock elkarteak egitarau betea prestatu du Rockumentalak! zikloaren 10. urteurrenerako.
Artezaleakeko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikusgai izango dira gaurtik aurrera, Villa Mundan. Gaur izango da inaugurazio ekitaldia, eta datorren ekainaren 18ra arte egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara.
Irekiera ekitaldian, 19:30etan hasita, Argazki Rallyko sariak ere banatuko dituzte.