Lotuz yoga estudioko ordezkariek gidatuko dute saioa. Ekainaren 18an, igandean, izango da, 10:30etik aurrera. Arropa erosoa eramateko gomendatu dute, eta baita zirria edota esterilla ala eskuoihal zein manta ere. Torreoia Bizirik taldeak antolatu du ekitaldia, yoga gune natural batean egiteko aukera eskaintzeko.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
I Love Rock elkarteak egitarau betea prestatu du Rockumentalak! zikloaren 10. urteurrenerako.
Artezaleakeko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikusgai izango dira gaurtik aurrera, Villa Mundan. Gaur izango da inaugurazio ekitaldia, eta datorren ekainaren 18ra arte egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara.
Irekiera ekitaldian, 19:30etan hasita, Argazki Rallyko sariak ere banatuko dituzte.
Aurtengo sanpelaioetako egitaraua ikusgai atxikitako artxiboan.
Ekainaren 16an, 17an, 18an eta 23an ospatuko dituzte Zelai Ondoko jaiak. Atxikitako dokumentuan daude jasota auzoko festetako ekitaldi guztiak.
Larunbatean, bertako produktuen azoka, txakolin dastaketa eta triki poteoa izango dira, besteak beste, Iñurritzan.