Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
Irekiera ekitaldian, 19:30etan hasita, Argazki Rallyko sariak ere banatuko dituzte.
Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.
Ostegunean hasi eta igandea bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte bizilagunek.
Ondarroakoa, Gasteizkoa eta Getxokoaren ondoren, larunbatean eta igandean Euskal SUP Race zirkuituko 4. proba jokatuzekoa zen Zarauzko hondartzan, hainbat mailatan banatuta. Baina itsas zakarra eta olatu handiak aurreikusten direnez, parte hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, bertan behera utzi dute.
234 taldek hartuko dute parte Zarauzko Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Festan. Bihar eta etzi haurren txapelketa jokatuko dute; datorren asteburuan, helduena.