Zarautz Kirol Elkarteak, Zarautz Rugby Taldeak eta Beltzak-Ostadar taldeak antolatuta, ate irekiak egingo dituzte uztailaren 5ean emakumezkoak errubgian jokatzera animatu daitezen. Saioa Astiko errugbi zelaian izango da, 18:00etatik aurrera. Informazio gehiagorako: neskak@zarautzrugby.com edo 633 19 89 79 (Itxaso) / 666 32 10 59 (Manu).
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.
234 taldek hartuko dute parte Zarauzko Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Festan. Bihar eta etzi haurren txapelketa jokatuko dute; datorren asteburuan, helduena.
Iñaki Marcaidaren argazkiekin osatutako bilduma uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Horrekin lotuta, ostiralean, hilaren 7an, izen bereko argazki liburua aurkeztuko du egileak, 18:00etan.