Udako egitarauak haurrentzako ere ekitaldiak ere baditu. Hain zuzen ere, joan den ostegun arratsaldean Azken Eguzkilorea haur antzerkia eskaini zuten Lege Zaharren enparantzan, eta bihar, berriz, Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia izango da, baina Modelo aretoan. 18:30etik aurrera izango da ekitaldia.
Javi Juliok zuzendutako Just wait filma eskainiko dute ostegunean, Antoniano aretoan. Greziako Chios irlan errefuxiatuen krisiari buruzko lanaren emanaldiaren ostean, solasaldia izango da zuzendariarekin. Bertan izango da baita ere Itsas Salbamenduko kide Iñigo Gutierrez, erakunde horren lanaren eta errefuxiatuen egoeraren nondik norakoak azaltzeko. 19:00etan hasiko da Hotz Zarautz taldeak antolatutako ekitaldia.
Arranopola kultur elkarteak hainbat kontzertu antolatu ditu uda sasoirako. Aurreko ostegunean, hilaren 6an, eman zion hasiera udako egitarauari, eta hurrengo saioa datorren ostegunean, uztailaren 20an, izango da. Kasu honetan, D' Capricho bikote kubatarra izango da gonbidatua. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek 20:30ean hasiko dute emanaldia, Arrano tabernaren atarian.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.
Iñaki Marcaidaren argazkiekin osatutako bilduma uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Horrekin lotuta, ostiralean, hilaren 7an, izen bereko argazki liburua aurkeztuko du egileak, 18:00etan.
Proiektuaren bidez kultura ezohiko eremuetara zabaldu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Joan den ostiralean inauguratu zuen margolari bizkaitarrak erakusketa berria, eta bi hialbetez ikusteko aukera izango da kultur etxeko areto nagusian. irailaren 17ra arte; egunero dago zabalik, 18:30etik 20:30era.
Rafael Munoak, Regina Gomezek eta Ruth Colomak DOA gobernuz kanpoko erakundeari eskainitako irudiak ikusgai izango dira uztailaren 28ra arte, Zazpin.