Urtero legez, askotariko ekitaldiak antolatu ditu Carballeira elkarteak Galiziako Egunerako, iganderako. 10:30etik hasita, musika, dantza eta Galiziako produktu gastronomikoak dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian. Larunbatean, berriz, gaita poteoa egingo dute herriko kaleetan Grupo Os Agarimos taldeak girotuta, 19:30ean hasita, eta ondoren emanaldia eskainiko du talde berak Musika plazan, 23:00etan hasita.
Igandean 2.500 igerilari lehiatuko dira Getaria eta Zarautz arteko uretan. Parte hartzeak gora egin badu ere, «izaera herrikoiari eutsiko» diote eta «segurtasuna bermatuko» dute.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.
Iñaki Marcaidaren argazkiekin osatutako bilduma uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Horrekin lotuta, ostiralean, hilaren 7an, izen bereko argazki liburua aurkeztuko du egileak, 18:00etan.
Proiektuaren bidez kultura ezohiko eremuetara zabaldu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Joan den ostiralean inauguratu zuen margolari bizkaitarrak erakusketa berria, eta bi hialbetez ikusteko aukera izango da kultur etxeko areto nagusian. irailaren 17ra arte; egunero dago zabalik, 18:30etik 20:30era.
Rafael Munoak, Regina Gomezek eta Ruth Colomak DOA gobernuz kanpoko erakundeari eskainitako irudiak ikusgai izango dira uztailaren 28ra arte, Zazpin.