Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festen atarian, CXXVII. Mus Txapelketa antolatu dute. Abuztuaren 5ean, datorren larunbatean, izango da, 16:00etatik aurrera. Izena egunean bertan eman beharko da, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago, Plaza Gorrian. 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta askotariko sariak banatuko dituzte irabazleen artean.
GdM Zarautz Modan ekitaldia izango da, eta herriko 21 dendek hartuko dute parte. 22:00etan hasiko da eta doan izango da sarrera.
Uztailean eta abuztuan hainbat ekitaldi izango dira; erantsitako artxiboan ikus daitezke egunez egun antolatu dituzten gauzak.
Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.
Proiektuaren bidez kultura ezohiko eremuetara zabaldu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Joan den ostiralean inauguratu zuen margolari bizkaitarrak erakusketa berria, eta bi hialbetez ikusteko aukera izango da kultur etxeko areto nagusian. irailaren 17ra arte; egunero dago zabalik, 18:30etik 20:30era.
Hiru emanaldi antolatu ditu Kultura sailak, eta lehenbizikoa ostegun honetan izango da. Giuseppe Verdiren La Traviata eskainiko dute.