Eduardo Alsasua gasteiztarraren pintura erakusketa indibiduala gaur zabalduko dute, Torre Luzean. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta hortik aurrera, irailaren 24ra bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Lukas ardotegiak hainbat arte diziplina uztartzen dituen erakusketa zabaldu zuen abuztuaren 17an. Bertan, Juan Mari Gibelalde artistaren eskulturak, tailuak eta margolanak ezagutzeko aukera dute herritarrek eta bisitariek. Erakusketa zabalik izango da irailaren 19a bitartean.
Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Bertan, Volker Schlöndorff zinemagile alemanaren film ospatsuenetariko batzuen filmaketako irudiak daude ikusgai, besteak beste, Törles gaztea, Kombacheko behartsuen bat-bateko aberastasuna, Katharina Blumen ohore galdua, Latorri danborra, Faltsuketa, Gerra eta bakea eta Ogroa filmetakoak.
Asteburuan lehiatuko dira parte hartzaileak; erlojupeko saioa izango dute bihar, eta errepidekoa etzi. Juan Mari Urdangarin Xuper zenaren oroimenez antolatu dute aurtengo txapelketa.