Astelehena, irailak 25

Futbol Eskolako bilera

Aritzbatalde kiroldegia, Zarautz | Bilera

Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik Futbol Eskolaren inguruko bilera bat antolatu dugu. Bilera hau irailaren 25ean, astelehenean, 19:30ean Aritzbatalde kiroldegian (hitzaldi aretoan, goiko solairuan) izango da. Bestalde, bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongietorriak izango dira. Helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea da. Bertaratuko direnei puntualtasuna eskertuko genieke. Aldiz, bilerara ezin baduzue joan, jakin beharreko informazio guztia Futbol Eskolako Blogean aurkitu dezakezue. Aldez aurretik, mila esker eta ondo izan!

Futbol Eskolako bilera Aritzbatalde kiroldegia

19:30

Kuadrilla Eguna antolatzeko bilera

Gaztelekua, Zarautz | Bilera

Urriaren 21ean ospatuko da aurtengo Kuadrilla Eguna, eta jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren astelehenean (irailaren 25ean), 19:30ean hasita, gaztelekuko bilera gelan. Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako ekintza ezberdinak antolatuko dira egun horretarako, eta proposamenak jaso eta antolakuntzarako partaideak lortzea da bileraren helburua.

Kuadrilla Eguna antolatzeko bilera Gaztelekua

Urriaren 21ean ospatuko da aurtengo Kuadrilla Eguna, eta jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren astelehenean (irailaren 25ean), 19:30ean hasita, gaztelekuko bilera gelan. Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako ekintza ezberdinak antolatuko dira egun horretarako, eta proposamenak jaso eta antolakuntzarako partaideak lortzea da bileraren helburua.

10:00
20:00

Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa

Photomuseum, Zarautz | Erakusketa

Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Bertan, Volker Schlöndorff zinemagile alemanaren film ospatsuenetariko batzuen filmaketako irudiak daude ikusgai, besteak beste, Törles gaztea, Kombacheko behartsuen bat-bateko aberastasuna, Katharina Blumen ohore galdua, Latorri danborra, Faltsuketa, Gerra eta bakea eta Ogroa filmetakoak.

Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa Photomuseum

Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Bertan, Volker Schlöndorff zinemagile alemanaren film ospatsuenetariko batzuen filmaketako irudiak daude ikusgai, besteak beste, Törles gaztea, Kombacheko behartsuen bat-bateko aberastasuna, Katharina Blumen ohore galdua, Latorri danborra, Faltsuketa, Gerra eta bakea eta Ogroa filmetakoak.

12:00

Jose Mari Ruiz Etxeberriaren argazkiak

Lukas ardotegia, Zarautz | Erakusketa

Juan Mari Gibelalderen artelanen ondoren, erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Jose Mari Ruiz Etxeberriak dronarekin ateratako argazkiak daude oraingoan ikusgai. Joan den ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 2a bitartean iraungo du.

Jose Mari Ruiz Etxeberriaren argazkiak Lukas ardotegia

Juan Mari Gibelalderen artelanen ondoren, erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Jose Mari Ruiz Etxeberriak dronarekin ateratako argazkiak daude oraingoan ikusgai. Joan den ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 2a bitartean iraungo du.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»