Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Bertan, Volker Schlöndorff zinemagile alemanaren film ospatsuenetariko batzuen filmaketako irudiak daude ikusgai, besteak beste, Törles gaztea, Kombacheko behartsuen bat-bateko aberastasuna, Katharina Blumen ohore galdua, Latorri danborra, Faltsuketa, Gerra eta bakea eta Ogroa filmetakoak.
Juan Mari Gibelalderen artelanen ondoren, erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Jose Mari Ruiz Etxeberriak dronarekin ateratako argazkiak daude oraingoan ikusgai. Joan den ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 2a bitartean iraungo du.
Ostiral arratsaldean emango diote hasiera jaiei Itxasmendin, eta hiru egunetan askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango da. Ikusi erantsitako artxiboan jaietako egitaraua.