Zarauzko 39. Bikote Mistoen Lasterketa jokatuko dute igande honetan, 11:30ean hasita. Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketako azken lasterketa izango da.
Azaroaren 10ean zabaldu zuen Lanak eta egunak erakusketa berria argazkilari zarauztarrak, eta abenduaren 17a bitartean ikusteko aukera izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzeako aretoan. Polaroidaren manipulaketaz eginiko irudiak paratu ditu, eta horietan Getariako nahiz Orioko itsas bizitza du erakusgai: arrantzaleak, saregileak eta itsasontziak, esaterako.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Txokoak erakusketarekin bestelako errealitate bat aurkezten du Ines Uribe argazkilariak, "konposizioak eratuz, mundu urbanotik abiaturik hartutako erreferentzia bisualen independenteak izan daitezkeenak". Gaur zabaldu dute eta urtarrailaren 7a bitartean ikusteko aukera izango da, Photomuseumen.