Photomuseumek sustatu eta udalak lagundutako Gela zikloaren barruan, La historia del cine saileko lehen kapitulua eskainiko dute ostiralean. Zinemaren historiari buruzko ikerketako bilduma hori Mark Cousins zinema kritikoaren liburu homonimoan dago oinarrituta, eta pasarte zinematografikoak zein elkarrizketak uztartzen ditu. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.
"Etorri ginen bezala bagoaz". Halaxe iragarri du Mor More laukoteak bere agurra. Ibilbideari amaiera emateako azken kontzertu bat emango du abenduaren 15ean, ostiralez, Putzuzulo gaztetxean, 22:30ean. Ondorengo bideoa ere egin du taldeak emanaldia iragartzeko.
Azaroaren 10ean zabaldu zuen Lanak eta egunak erakusketa berria argazkilari zarauztarrak, eta abenduaren 17a bitartean ikusteko aukera izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzeako aretoan. Polaroidaren manipulaketaz eginiko irudiak paratu ditu, eta horietan Getariako nahiz Orioko itsas bizitza du erakusgai: arrantzaleak, saregileak eta itsasontziak, esaterako.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Txokoak erakusketarekin bestelako errealitate bat aurkezten du Ines Uribe argazkilariak, "konposizioak eratuz, mundu urbanotik abiaturik hartutako erreferentzia bisualen independenteak izan daitezkeenak". Gaur zabaldu dute eta urtarrailaren 7a bitartean ikusteko aukera izango da, Photomuseumen.
Hotz-Zarautz erakundearen ekimenez, gaur (abenduaren 14an) errefuxiatuen inguruko Noraezean argazki erakusketa inauguratuko dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Erakusketako argazkien egileak Diego Montalbo eta Jose Márner dira, eta Montalbo bertan izango da. Irekiera ekitaldia 19:30ean izango da, eta Iraia Elias aktoreak irakurtaldia eskainiko du, Alex Gurrutxagak pianoarekin lagunduta.
Larunbatetik urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, Errege Egunaren bezperara arte, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.