74. Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldiak izango dira igande honetan, 09:00etatik aurrera: 6.a gizonezkoentzat eta 4.a emakumezkoentzat. Indaux taldeak atseden hartuko du eta Kupela taberna arduratuko da kanpoa markatzeaz.
Azaroaren 10ean zabaldu zuen Lanak eta egunak erakusketa berria argazkilari zarauztarrak, eta abenduaren 17a bitartean ikusteko aukera izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzeako aretoan. Polaroidaren manipulaketaz eginiko irudiak paratu ditu, eta horietan Getariako nahiz Orioko itsas bizitza du erakusgai: arrantzaleak, saregileak eta itsasontziak, esaterako.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Txokoak erakusketarekin bestelako errealitate bat aurkezten du Ines Uribe argazkilariak, "konposizioak eratuz, mundu urbanotik abiaturik hartutako erreferentzia bisualen independenteak izan daitezkeenak". Gaur zabaldu dute eta urtarrailaren 7a bitartean ikusteko aukera izango da, Photomuseumen.
Hotz-Zarautz erakundearen ekimenez, gaur (abenduaren 14an) errefuxiatuen inguruko Noraezean argazki erakusketa inauguratuko dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Erakusketako argazkien egileak Diego Montalbo eta Jose Márner dira, eta Montalbo bertan izango da. Irekiera ekitaldia 19:30ean izango da, eta Iraia Elias aktoreak irakurtaldia eskainiko du, Alex Gurrutxagak pianoarekin lagunduta.
Larunbatetik urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, Errege Egunaren bezperara arte, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Larunbat honetan abiatuko dute haurrentzako jolasekin eta txistorradarekin. Ondoren, abenduaren 26tik urtarrilaren 4a bitartean, ia egunero izango dira ekintzak.