Gipuzkoako Odol Emaileen eskutik, odola emateko saioa izango da asteazken honetan, urtarrilaren 10ean. Zarauzko Osasun Zentroan izango da, 18:00etatik 20:30era.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Asteartean inauguratu zuten Ikusteko moduak. John Berger gogoan erakusketa berria Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Bertan, Gorka Salmeron, Angel Ispizua, Jose Ronco, Jesus Zabalza, Roberto Botija eta Moncho Trullosen argazkiak bildu dituzte.