Tarteka Jazz elkarteak hainbat emanaldi ditu programatu datozen asteetarako. Gaurko saioa 20:00etan hasiko da.
Asteartean inauguratu zuten Ikusteko moduak. John Berger gogoan erakusketa berria Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Bertan, Gorka Salmeron, Angel Ispizua, Jose Ronco, Jesus Zabalza, Roberto Botija eta Moncho Trullosen argazkiak bildu dituzte.
Judith Gago diseinatzaile eta argazkilari zarauztarrak erakusketa zabalduko du urtarrilaren 11ean, ostegunean, Lukas ardotegian. Habit-Arte. Garuna, gorputza eta espazioa du izena argazki bildumak eta otsailaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Begirada kontzienteak erakusketa zabaldu berri dute Sanz Enea kultur etxeko aretoan, Calcuta Ondoan elkarteak eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Inaugurazio ekitaldia bihar arratsaldean egingo dute, eta martxoaren 4ra arte ikusteko aukera izango da; ekintza osagarriak ere antolatu dituzte erakusketak irauten duen bitartean.