Hil arte… bizi! zikloaren bigarren saioari ekingo diogu, Monsieur Lazhar filmaren proiekzioarekin.
Begirada kontzienteak erakusketa zabaldu berri dute Sanz Enea kultur etxeko aretoan, Calcuta Ondoan elkarteak eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Inaugurazio ekitaldia bihar arratsaldean egingo dute, eta martxoaren 4ra arte ikusteko aukera izango da; ekintza osagarriak ere antolatu dituzte erakusketak irauten duen bitartean.
Patafisika oinarri hartuta, Alberto Palomerak erakusketa ondu du Zarauzko Photomuseumen. Ostiralean hitzaldia eskainiko du egileak, museoan bertan.
Judith Gagoren argazki erakusketaren ondoren, orain Antonia Faus margolariaren lanak daude ikusgai Lukas ardotegian (Ipar kalea, 3). Modu autodidaktan ikasitakoa da Faus, eta olio pinturaz landutako margolan figuratiboak jarri ditu erakusgai. Aurreko astean ireki zuen erakusketa, eta datorren apirilaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.