Datorren larunbatean, martxoaren 17an, Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatutako Giza Katea aurkeztuko dute Antoniano aretoan.
St Patricks Day ospatzeko, Tarteka Jazz elkarteak Petti musikari beratarraren emanaldia antolatu du larunbaterako. Ohi bezala, Marina Txiki tabernan izango da, 23:00etan hasita.
Patafisika oinarri hartuta, Alberto Palomerak erakusketa ondu du Zarauzko Photomuseumen. Ostiralean hitzaldia eskainiko du egileak, museoan bertan.
Judith Gagoren argazki erakusketaren ondoren, orain Antonia Faus margolariaren lanak daude ikusgai Lukas ardotegian (Ipar kalea, 3). Modu autodidaktan ikasitakoa da Faus, eta olio pinturaz landutako margolan figuratiboak jarri ditu erakusgai. Aurreko astean ireki zuen erakusketa, eta datorren apirilaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.