Galesko ekoizpen etxe bat telesaio bat egiten ari da, Galesko pizza egile gazte batzuk Europan zehar jarraituz Parma hiriraino. Bertan gazteak apirilean ospatuko den Munduko Pizza Txapelketan parte hartuko dute, baina, bien bitartean, herrialde ezberdinetan dabiltza, eta hurrengo asteartean (martxoak 20) Zarautzen egingo dute geldiunea.
Patafisika oinarri hartuta, Alberto Palomerak erakusketa ondu du Zarauzko Photomuseumen. Ostiralean hitzaldia eskainiko du egileak, museoan bertan.
Judith Gagoren argazki erakusketaren ondoren, orain Antonia Faus margolariaren lanak daude ikusgai Lukas ardotegian (Ipar kalea, 3). Modu autodidaktan ikasitakoa da Faus, eta olio pinturaz landutako margolan figuratiboak jarri ditu erakusgai. Aurreko astean ireki zuen erakusketa, eta datorren apirilaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.