Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko du Erika Ramos berangoztarrak Donde mis pies me lleven liburua, Eroskin.
Zarautz-Txiki abesbatzak parte hartuko du kontzertuan. Hainbat egileren lanak entzuteko aukera izango dute herritarrek, besteak beste Escudero, Webber, eta Beyonce musikagileenak.
Patafisika oinarri hartuta, Alberto Palomerak erakusketa ondu du Zarauzko Photomuseumen. Ostiralean hitzaldia eskainiko du egileak, museoan bertan.
Judith Gagoren argazki erakusketaren ondoren, orain Antonia Faus margolariaren lanak daude ikusgai Lukas ardotegian (Ipar kalea, 3). Modu autodidaktan ikasitakoa da Faus, eta olio pinturaz landutako margolan figuratiboak jarri ditu erakusgai. Aurreko astean ireki zuen erakusketa, eta datorren apirilaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.