Abokatu aditu batek eskaniko du saioa, Etxezabalan, 18:00etatik aurrera.
Judith Gagoren argazki erakusketaren ondoren, orain Antonia Faus margolariaren lanak daude ikusgai Lukas ardotegian (Ipar kalea, 3). Modu autodidaktan ikasitakoa da Faus, eta olio pinturaz landutako margolan figuratiboak jarri ditu erakusgai. Aurreko astean ireki zuen erakusketa, eta datorren apirilaren 12a bitartean bisitatu ahal izango da.