Genero rolek ikasketetan duten eraginaz hausnartzeko antolatu du udaleko Parekidetasun Sailak. Saioa Antoniano aretoan izango da, 18:30ean, gaztelaniaz. Hizlariak Ana Belen Juaristi, Eugenia Iraola, Generosa Cerviño, Gema Marrero eta Goretti Galarraga izango dira.
Ikus-entzuneko emanaldiekin jarraituko du Pagoeta Mendizale Elkarteak, eta ostegun honetan, Eskalatzen… nola eta norekin aurkeztuko du Iker Madoz iruñar gazteak. Saioa 20:00etan izango da, Txiki Polit tabernan. 25 urte besterik ez dituen arren, alpinismoaren punta-puntan dabil. Motibazioa ardatz, Pirineotan nahiz urrutiko mendientan (Alpeak, Peru, Alaska…) egindako zailtasun handiko eskaladak erakutsiko ditu.
Isaac Pradaren margolanekin osatutako erakusketa jarri zuten apirilaren 12an, ostegunean, Lukas ardotegian. Maiatzaren 17ra bitarte ikusi ahal izango dira koadroak.
Arraio irratiak 12 urte beteko dituela eta, esan dozenki!! lelopean, maiatzean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Zarauzko gaztetxean.
68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.