Larunbata, maiatzak 19

10:00

Eskolarteko III. Xake Festa

Zarautz | Txapelketa

Zortzi eta hamasei urte arteko edozein gaztetxok har dezake parte xake txapelketan. Horretarako, ordea, derrigorrezkoa izango da  izena ematea (doan). Xake partidez gain, tailerrak eta jolasak antolatu dituzte.

10:15

Legazpiko txistularien kalejira

Kalez kale, Zarautz | Bestelakoak

Goiz Deia txistulari taldeak ohitura du urtero Gipuzkoako herri bat aukeratu eta hura bisitatzearekin bat, han kalejiran ibiltzeko musika eskainiz. Hala, aurten Zarautzen izango dira. Larunbat goiz partean ibiliko da kalean 10-12 laguneko taldea, 10:15etik 11:30era.

Legazpiko txistularien kalejira Kalez kale

Goiz Deia txistulari taldeak ohitura du urtero Gipuzkoako herri bat aukeratu eta hura bisitatzearekin bat, han kalejiran ibiltzeko musika eskainiz. Hala, aurten Zarautzen izango dira. Larunbat goiz partean ibiliko da kalean 10-12 laguneko taldea, 10:15etik 11:30era.

22:00

Kamorräh eta Anegoisse

Putzuzulo gaztetxea, Zarautz | Kontzertua

  Larunbat honetan, maiatzaren 19an, Donostiako Kamorräh taldea eta Bordeleko Anegoisse taldea izango dira Putzuzulo gaztetxean 22:00etatik aurrera.

Kamorräh eta Anegoisse Putzuzulo gaztetxea

Larunbat honetan, maiatzaren 19an, Donostiako Kamorräh taldea eta Bordeleko Anegoisse taldea izango dira Putzuzulo gaztetxean 22:00etatik aurrera.

Arraio irratiaren 12. urteurrena

Putzuzulo gaztetxea, Zarautz | Ikuskizuna

Arraio irratiak 12 urte beteko dituela eta, esan dozenki!! lelopean, maiatzean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Zarauzko gaztetxean.

Arraio irratiaren 12. urteurrena Putzuzulo gaztetxea

Arraio irratiak 12 urte beteko dituela eta, esan dozenki!! lelopean, maiatzean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Zarauzko gaztetxean.

10:00
20:00

68ko Maiatzeko kartelak

Photomuseum, Zarautz | Erakusketa

68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.

68ko Maiatzeko kartelak Photomuseum

68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.

10:30
20:00

Santa Marina jaiak

Santa Marina kalean, Zarautz | Jaiak

Asteburu honetan hasi eta hilaren 21era arte ospatuko dituzte Santa Marina jaiak. Aurten, 50 urte betetzen dira lehen karroza atera zutenetik, eta banderaren igoera estreinako hartan irten zirenek egingo dute, maiatzaren 18an. Erantsitako artxiboan dago ikusgai aurtengo egitaraua.

Santa Marina jaiak Santa Marina kalean

Asteburu honetan hasi eta hilaren 21era arte ospatuko dituzte Santa Marina jaiak. Aurten, 50 urte betetzen dira lehen karroza atera zutenetik, eta banderaren igoera estreinako hartan irten zirenek egingo dute, maiatzaren 18an. Erantsitako artxiboan dago ikusgai aurtengo egitaraua.

18:00
20:00

Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa

Torre Luzea, Zarautz | Erakusketa

Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.

Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa Torre Luzea

Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.

14:00
18:00

Vans Duct Tape jaialdia

Hondartza, Zarautz | Bestelakoak

Vans etxeak Duct Tape jaialdia egingo du estreinakoz Zarautzen. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, surfarekin lotutako askotariko jarduerak izango dira. Batetik, longboard txapelketa jokatuko dute nazioarteko 16 surflarik, eta, bestetik, Vans etxeko hainbat surflarik eskuz eginiko beren taulak ekarriko dituzte. Era berean, skate eta musika saioak izango dira.

Vans Duct Tape jaialdia Hondartza

2018ko antzezlanerako izena emateko epa ireki du Alprojak

Urdaneta bidea, 13.pabiloia, Zarautz

Aurtengo Euskal Jaietan 40.urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: Ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak. Izena emateko ez da beharrezkoa egun guztietan entsaiatu ahal izatea, eta horretarako norbere disponibilitatea azaltzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. 14 urte izan behar dira gutxienez parte hartu ahal izateko. Izen ematea eta disponibilitatearen aipamena internetez bakarrik egin ahal izango da aurten, eta horretarako ondoko loturan sartu, datuak bete eta "Bidali"-ri eman behar zaio. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc6N-tXaeuyDr8KiZ3zPGUlmpKntqq16ipJsF8RdA1lUFoJRw/viewform Izen emateko EPEA EKAINAREN 3a izango da. Ondoren, entseguei buruzko informazioa emailez jasoko dute partehartzaile guztiek. Gogoangarria izango den antzezlan honen parte izatera animatzen zaituzte Alprojak, ohiko herrilan eta umore onaren bidez!

2018ko antzezlanerako izena emateko epa ireki du Alprojak Urdaneta bidea, 13.pabiloia Aurtengo Euskal Jaietan 40.urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: Ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak. Izena emateko ez da beharrezkoa egun guztietan entsaiatu ahal izatea, eta horretarako norbere disponibilitatea azaltzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. 14 urte izan behar dira gutxienez parte hartu ahal izateko. Izen ematea eta disponibilitatearen aipamena internetez bakarrik egin ahal izango da aurten, eta horretarako ondoko loturan sartu, datuak bete eta "Bidali"-ri eman behar zaio. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc6N-tXaeuyDr8KiZ3zPGUlmpKntqq16ipJsF8RdA1lUFoJRw/viewform Izen emateko EPEA EKAINAREN 3a izango da. Ondoren, entseguei buruzko informazioa emailez jasoko dute partehartzaile guztiek. Gogoangarria izango den antzezlan honen parte izatera animatzen zaituzte Alprojak, ohiko herrilan eta umore onaren bidez!

21:00
21:00

2018ko antzezlanerako izena emateko epea ireki du Alprojak

Urdaneta bidea, 13.pabiloia, Zarautz | Antzerkia

Aurtengo Euskal Jaietan 40. urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak.

2018ko antzezlanerako izena emateko epea ireki du Alprojak Urdaneta bidea, 13.pabiloia

Aurtengo Euskal Jaietan 40. urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»