Alkartasuna Elkarteak jaki katalanez osatutako bazkaria antolatu du larunbata honetan (maiatzak 26), eguerdiko 14:00etan hasiko delarik. Bertan gonbidatu modura Mikel Ezkerro Argentinako diasporaren EA kidea eta historialariak parte hartuko du. Bazkal ostean Argentinatik Euskal Herriaz dagoen ikuspegiaz arituko delarik
Maiatzaren 26rako futbito txapelketa antolatu dute Azken Portuko Jai Batzordekoek. Sagasti plazan izango da txapelketa, eta 4x4 formatuan jokatuko dituzte partidak. Txapelketaren berri emateko honako bideo hau egin dute antolatzaileek. Izena emateko, azkenportua@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Imanol Urbieta musika eskolako aretoan izango da errezitaldia, 19:00etatik aurrera. Ainhoa Garayar Urdangarin ariko da biolinean, eta pianoan, berriz, Eva Pereda Ansa.
Arraio irratiaren 12. urteurreneko ospakizunen barruan, Donostiako Koban musika taldeak disko berria aurkeztuko du zuzenean larunbat honetan, Putzuzulo gaztetxean. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta, ondoren, Balkañerak disko jartzaileek girotuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Bicibizi egitasmoa antolatu du bigarren urtez, bizikletari protagonismo berezia emateko. Hainbat jarduera antolatu dituzte Donostian astebukaerarako, baina zenbait herritan ere egingo dituzte ekitaldiak. Zarautzen, adibidez, gaueko bizikleta martxa antolatu dute larunbaterako: 22:00etatik 23:00etara izango da, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
Arraio irratiak 12 urte beteko dituela eta, esan dozenki!! lelopean, maiatzean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Zarauzko gaztetxean.
68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.
Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.
Aurtengo Euskal Jaietan 40.urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: Ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak. Izena emateko ez da beharrezkoa egun guztietan entsaiatu ahal izatea, eta horretarako norbere disponibilitatea azaltzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. 14 urte izan behar dira gutxienez parte hartu ahal izateko. Izen ematea eta disponibilitatearen aipamena internetez bakarrik egin ahal izango da aurten, eta horretarako ondoko loturan sartu, datuak bete eta "Bidali"-ri eman behar zaio. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc6N-tXaeuyDr8KiZ3zPGUlmpKntqq16ipJsF8RdA1lUFoJRw/viewform Izen emateko EPEA EKAINAREN 3a izango da. Ondoren, entseguei buruzko informazioa emailez jasoko dute partehartzaile guztiek. Gogoangarria izango den antzezlan honen parte izatera animatzen zaituzte Alprojak, ohiko herrilan eta umore onaren bidez!
Aurtengo Euskal Jaietan 40. urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak.