68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.
Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.
Aurtengo Euskal Jaietan 40. urteurrena ospatuko du Alprojak eta antzezlan berezi bat prestatu du horretarako. Ohi baino entsegu gehiago izango dira, ekainaren 4an hasita: ekaineko 3 aste, uztaileko 2, eta abuztuan 20tik Euskal Jai egunera arteko 3 asteak.