Arkamurkak hitzaldia antolatu du, Senegal ardatz hartuta. Aitor Leizak eskainiko du, han izan baita, hegaztiak ikusteko irteera batean, "baina bestelako sorpresak izan ziren: hainbat ugaztun narrasti xomorro eta landare interesgarriak ikusiko dira hitzaldian", Arkamurkak jakinarazi duenez.
68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.
Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.
Leioako Arte Ederren Fakultateko ikasleen lanen erakusketa zabalduko dute bihar (ekainak 8) Sanz Enea kultur etxean. Bertan, pintura, keramika eta ikus-entzunekoak ikusteko aukera izango da, hilabetez, uztailaren 8ra arte; egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.