Aritzbatalde kiroldegian ospatuko dute Imanol Urbieta musika eskolako kideek ikasturte amaierako jaialdia, ostiral honetan. Bertan, hainbat ikasle eta irakaslek urtean zehar landutakoa erakusteko aukera izango dute, 18:30etik aurrera.
68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.
Torre Luzeako aretoak Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik uztailaren 1 bitartean. Erakusketa egunero egongo da irekita, arratsaldez, 18:00etaik 20:00etara.
Leioako Arte Ederren Fakultateko ikasleen lanen erakusketa zabalduko dute bihar (ekainak 8) Sanz Enea kultur etxean. Bertan, pintura, keramika eta ikus-entzunekoak ikusteko aukera izango da, hilabetez, uztailaren 8ra arte; egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.
Getariako bizilagun Barbara Stammel artista alemaniarraren Irudia, erretratua, simulazioa erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 19:00etan, Merkatu plazko goiko solairuan. Uztailaren 22ra arte bisitatzeko aukera izango da, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara
Ekainaren 22tik 24ra hainbat ekitaldiz gozatuko dute Zelai Ondoko bizilagunek eta bertaratzen diren herritar guztiek. Bihar 19:00etan lehertuko da festa, eta urtero bezala, San Joan sua izango da momentu berezienetako bat.