Astelehena, uztailak 9

19:30

'Frisiarrak eta herrien Europa' hitzaldia

Alkartetxea, Zarautz | hitzaldia

Marlene Lore Christiansenen eskutik, Frisiarrak eta herrien Europa hitzaldia izango da astelehenean Alkartetxean. Christiansen Friisk Froriiningeko kidea eta SSW alderdiaren aholkularia da Schleswig-Holstein estatu federaleko parlamentuan. Begotxu Olaizola arituko da aurkezle lanetan, 19:00etatik aurrera.

'Frisiarrak eta herrien Europa' hitzaldia Alkartetxea

Marlene Lore Christiansenen eskutik, Frisiarrak eta herrien Europa hitzaldia izango da astelehenean Alkartetxean. Christiansen Friisk Froriiningeko kidea eta SSW alderdiaren aholkularia da Schleswig-Holstein estatu federaleko parlamentuan. Begotxu Olaizola arituko da aurkezle lanetan, 19:00etatik aurrera.

20:00

Serious Business taldearen kontzertua

Shelter , Zarautz | Kontzertua

Ostiralean, 20:00etatik aurrera, Serious Business taldearen kontzertua izango da malekoiko Shelter tabernan. Blues eta rock doinuak jotzen dituzte gehien bat, eta taldekideak Antxon Sarasua eta Ander Zulaika zarauztarrak, Aitor Badiola eta Maria Armendariz dira.

Serious Business taldearen kontzertua Shelter

Ostiralean, 20:00etatik aurrera, Serious Business taldearen kontzertua izango da malekoiko Shelter tabernan. Blues eta rock doinuak jotzen dituzte gehien bat, eta taldekideak Antxon Sarasua eta Ander Zulaika zarauztarrak, Aitor Badiola eta Maria Armendariz dira.

Jon Atxutegiren argazki erakusketa

Lukas ardotegia, Zarautz | Erakusketa

Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.

Jon Atxutegiren argazki erakusketa Lukas ardotegia

Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.

19:30
21:00

'Irudia, erretratua, simulazioa' erakusketa

Merkatu Plaza, Zarautz | Erakusketa

Getariako bizilagun Barbara Stammel artista alemaniarraren Irudia, erretratua, simulazioa erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 19:00etan, Merkatu plazko goiko solairuan. Uztailaren 22ra arte bisitatzeko aukera izango da, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara

'Irudia, erretratua, simulazioa' erakusketa Merkatu Plaza

Getariako bizilagun Barbara Stammel artista alemaniarraren Irudia, erretratua, simulazioa erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 19:00etan, Merkatu plazko goiko solairuan. Uztailaren 22ra arte bisitatzeko aukera izango da, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara

18:30
20:30

Giselle Monzonen erakusketa

Torre Luzea, Zarautz | Erakusketa

Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.

Giselle Monzonen erakusketa Torre Luzea

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»