Krozia eta Serbia aldeko Rules eta The Truth taldeek hardcore-punk doinuekin girotuko dute Putzuzulo Amets Fabrika, hilaren 10ean. Emanaldia 21:00etan hasiko da.
Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.
Getariako bizilagun Barbara Stammel artista alemaniarraren Irudia, erretratua, simulazioa erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 19:00etan, Merkatu plazko goiko solairuan. Uztailaren 22ra arte bisitatzeko aukera izango da, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara
Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.