Uztailaren 14an izango da emanaldia, 22:00etan Frantziskotarren elizan.
Larunbat honetan izango da, 22:00etan, Frantziskotarren elizan.
Erakusketa berria paratu dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Jon Atxutegiren argazkiak jarri dituzte ikusgai; Zarauzko pasaiak jasotzen ditu irudietan, batez ere, itsasaldekoak. Joan den ostegunean ireki zuten, eta uztailaren 26a bitartean bisitatu ahalko da.
Getariako bizilagun Barbara Stammel artista alemaniarraren Irudia, erretratua, simulazioa erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 19:00etan, Merkatu plazko goiko solairuan. Uztailaren 22ra arte bisitatzeko aukera izango da, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara
Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
Motxian bertso eskolak 18. aldiz ospatuko du Bertso Astea. Hiru egunetan egiten den arren, bertsozaleek egitarau zabalaz gozatzeko zein bertan parte hartzeko aukera izango dute.
Uztailaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dituzte, eta egitarau oparoa antolatu du Vista Alegreko Auzo Elkarteak.
Txakurren kirol probak egingo dituzte asteburu honetan, Espainiako Agility Txapelketarako XI. eta XII. proba puntuagarriak, hain zuzen ere. Astiko kirolgunean izango da, futbol zelai artifizialean atonduko duten zirkuituan: larunbatean, 14:00etan hasiko dira, eta igandean, berriz, 09:00etan. Egitasmoa Askizu Agility Club elkarteak antolatu du.