Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera.
Uztailaren 28an eta 29an ospatuko dituzte, eta adin guztietako jendeari zuzendutako egitaraua prestatu dute. Aurtengoan, joku erraldoiek interes handia piztu dute auzoan.