Larunbat honetan, Udako I. Lore eta Landare Azoka egingo dute Zigordia kalean, 10:00etatik 14:30era. Lore eta landare naturalak, kosmetikoak eta medikuntza naturaleko artisau produktuak, sendabelarrak eta artisautza izango dira postuetan. Udalak eta Dekolorek antolatu dute egitasmoa.
Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera.
Udako Musikaldiak 30 urte beteko ditu aurten, eta horregatik kontzertu berezia egingo dute abuztuaren 24an. Umeentzako ipuin musikatuak ere antolatu dituzte aurrenekoz.
Larunbat eta igande honetan jokatuko da, Desertu Txikian, eta izena emateko eguna abuztuaren 3an bukatuko da.
Larunbat honetan abiaraziko dituzte festak, Azken Portuko mus txapelketarekin. Jai egun nagusiak abuztuaren 10etik 12ra izango dira, era guztietako ekitaldiekin.