Amabirjinei eta Aste Nagusiari hasiera emate aldera, abuztuaren 14rako zumba antolatu dute udaleko Jaiak eta Ekitaldiak sailak eta Kirol sailak, BPXport enpresarekin elkarlanean. Dantza gorputza mugitzeko aukera izango da, doan, malekoian (Dama parean). 17:30ean, familian gozatzeko parada izango da, eta 18:30ean, helduentzako saioari ekingo diote.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera.
Udako Musikaldiak 30 urte beteko ditu aurten, eta horregatik kontzertu berezia egingo dute abuztuaren 24an. Umeentzako ipuin musikatuak ere antolatu dituzte aurrenekoz.
Irailaren 9ra arte ikusteko aukera egongo da 2016ko Txopitea Bekaren irabazlearen lana, Torre Luzean.
Bihar botako dute txupinazoa, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan. Modu honetan emango diote hasiera igandera arte luzatuko den egitarauari.