Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, malekoiko turismoko informazio puntuan. Irteera 16:30etik 18:30era izango da.
Une honetan museoan dagoen argazki erakusketarekin lotutako hitzaldia emango du dokumentalgileak, ondorengo izenburuarekin: "Marilyn Monroe: gonak airean". Hitzaldia 18:00etan izango da Photomuseumen, doako sarrerarekin.
Musikari berarrak eta Lasarteko idazleak Sargori emanaldi "berezia" prestatu dute. Ostiral honetan, hilaren 24ean, izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, Munoa plazako liburu azokan. Asteazkenean abiatuko da azoka, eta igandera arte izango da bertan.
Udako Musikaldiaren XXX. urteurrenaren harira antolatutako kontzertu berezia da honakoa, eta 22:00etan parrokian izango da.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera.
Udako Musikaldiak 30 urte beteko ditu aurten, eta horregatik kontzertu berezia egingo dute abuztuaren 24an. Umeentzako ipuin musikatuak ere antolatu dituzte aurrenekoz.
Irailaren 9ra arte ikusteko aukera egongo da 2016ko Txopitea Bekaren irabazlearen lana, Torre Luzean.