Azaroaren 20an izango da Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak goiz osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako, igandea, bigarren urtez jarraian. Hona hemen egitaraua osorik.
Santa Zezilia egunaren harira, urtero bezala kontzertua eskainiko du Zarauzko Musika Bandak. Aurtengoan egun handia osteguna denez, igandean emango dute kontzertua, Merkatu Plazako lehen solairuan.
Zarauzko Argazkizale Elkartearen eskutik, 26. edizioa izango da aurtengoa, eta Gipuzkoa, Kantabria eta Malasiako argazkilarien lanak bilduko dituzte Sanz Enean.