Asteartea, urtarrilak 29

10:00

Haur Masaje tailerra

Zuberoa kaleko ikastaro lokala, Zarautz | Bestelakoak

Haur Masaje tailerra Zuberoa kaleko ikastaro lokala

18:30

'Bizigune' programari buruzko hitzaldia

Etxezabala, Zarautz | hitzaldia

Bizigune programari buruzko hitzaldia antolatu du udalak. Programa honetan parte hartu ezkero izango lituzketen abantailei buruzko informazioa eskainiko zaie Zarautzen etxebizitza hutsak dituzten jabeei.

'Bizigune' programari buruzko hitzaldia Etxezabala

Bizigune programari buruzko hitzaldia antolatu du udalak. Programa honetan parte hartu ezkero izango lituzketen abantailei buruzko informazioa eskainiko zaie Zarautzen etxebizitza hutsak dituzten jabeei.

19:30

'Brexit'-ari buruzko hitzaldia, Juanjo Alvarezen eskutik

Antoniano aretoa, Zarautz | hitzaldia

ZarautzOn elkarteak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarez EHUko nazioarteko zuzenbide pribatuan katedraduna den zarauztarrak. 'Brexit'-a eta Europako politika berrien erronkak izango ditu mintzagai.

'Brexit'-ari buruzko hitzaldia, Juanjo Alvarezen eskutik Antoniano aretoa

ZarautzOn elkarteak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarez EHUko nazioarteko zuzenbide pribatuan katedraduna den zarauztarrak. 'Brexit'-a eta Europako politika berrien erronkak izango ditu mintzagai.

20:15

Arkamurkak antolatutako hitzaldia, Aitor Leizaren eskutik: Finnoy uhartea

Arkamurkaren lokala, Zarautz | hitzaldia

Aitor Leizak Norbegiako Finnoy uharteari buruzko hitzaldia emango du urtarrilaren 29an, Arkamurkaren lokalean. "Bertan ikusitako landareen eta bizidunen berri emango du", azaldu dute antolatzaileek.

Arkamurkak antolatutako hitzaldia, Aitor Leizaren eskutik: Finnoy uhartea Arkamurkaren lokala

Aitor Leizak Norbegiako Finnoy uharteari buruzko hitzaldia emango du urtarrilaren 29an, Arkamurkaren lokalean. "Bertan ikusitako landareen eta bizidunen berri emango du", azaldu dute antolatzaileek.

09:00
19:00

DYA Gipuzkoa: Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa

Zarautz | Ikastaroa

Urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra bitartean izango da, larunbatetan. "Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei" aurre egiten irakastea da ikastaroaren helburua, "modu eroso eta atseginean". Izen-ematea telefono bidez egin daiteke jada.

20:00

'Harria' argazki erakusketa

Photomuseum, Zarautz | Erakusketa

Gaur, urtarrilak 15, Juan Antonio Palaciosen Harria argazki erakusketa inauguratuko dute Photomuseumen. Gaurtik otsailaren 10era bitartean izango da ikusgai.

'Harria' argazki erakusketa Photomuseum

Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren Harria erakusketa ikusgai dago egunotan Photomuseumen. Argazkiez gain, liburua ere atera du, Juan Manuel Uriarekin elkarlanean.

Antoniano Ikastetxea Erasmus + egitasmoan - Zarauztik tulipanen herrialdera

Antoniano Ikastetxea,

Antoniano Ikastetxea Europar komisioak diruz lagundutako Erasmus+ egitasmoan murgildurik dago ikasturte hasieratik. “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism” izeneko egitasmoak Europako bi errealitate elebidun ezberdin ikertzea du helburu eta Holandako Leiden herriko Visser’ t Hooft Lyceum eskolako ikasleekin elkarlanean dihardute DBH4ko ikasleak. Orain arte proiektuaren lehenengo fasean lanean ibili dira buru-belarri elebitasunaren inguruko ikerketa lanetan, euskara eta ingeleseko klaseetan, egitasmo hau bi ikasgai hauetako curriculumean txertaturik baitago ikasgai arteko proiektu gisa. Beraien kide holandarrak ere birtualki ezagutu dituzte eta hainbat elkarrizketa izan dituzte bideo konferentzia bidez. Gaur, proiektuaren 2.fasean murgiltzera doaz eta horretarako Holandara bidaiatzeko unea iritsi da! Ikasleak haien kide holandarrak aurrez aurre ezagutzeko irrikan daude eta beraiekin batera proiektua aurrera eramateko. Hemendik aurrera, egindako lana kide berriekin aztertuko dute talde lanean. Aste bat emango dute Holandan eta bertan hainbat ekintza burutuko dituzte, Utrecheko unibertsitatearen laguntzarekin, besteak beste. Holandako errealitate eleaniztuna bizitzeko aukera paregabea da hau eta ingelesa praktikan jartzeaz gain, holandar hizkuntza ikasteko gogo handia ere adierazi dute ikasleek. Leideneko kideak gure artean, Zarautzen, izango dira apirilean euskal kulturan murgiltzeko. Beraz, bidai ona opa diegu Antoniano Ikastetxeko ikasleei, edo holandarrez dioten bezala: Goede reis en veel plezier!

Antoniano Ikastetxea Erasmus + egitasmoan - Zarauztik tulipanen herrialdera Antoniano Ikastetxea Antoniano Ikastetxea Europar komisioak diruz lagundutako Erasmus+ egitasmoan murgildurik dago ikasturte hasieratik. “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism” izeneko egitasmoak Europako bi errealitate elebidun ezberdin ikertzea du helburu eta Holandako Leiden herriko Visser’ t Hooft Lyceum eskolako ikasleekin elkarlanean dihardute DBH4ko ikasleak. Orain arte proiektuaren lehenengo fasean lanean ibili dira buru-belarri elebitasunaren inguruko ikerketa lanetan, euskara eta ingeleseko klaseetan, egitasmo hau bi ikasgai hauetako curriculumean txertaturik baitago ikasgai arteko proiektu gisa. Beraien kide holandarrak ere birtualki ezagutu dituzte eta hainbat elkarrizketa izan dituzte bideo konferentzia bidez. Gaur, proiektuaren 2.fasean murgiltzera doaz eta horretarako Holandara bidaiatzeko unea iritsi da! Ikasleak haien kide holandarrak aurrez aurre ezagutzeko irrikan daude eta beraiekin batera proiektua aurrera eramateko. Hemendik aurrera, egindako lana kide berriekin aztertuko dute talde lanean. Aste bat emango dute Holandan eta bertan hainbat ekintza burutuko dituzte, Utrecheko unibertsitatearen laguntzarekin, besteak beste. Holandako errealitate eleaniztuna bizitzeko aukera paregabea da hau eta ingelesa praktikan jartzeaz gain, holandar hizkuntza ikasteko gogo handia ere adierazi dute ikasleek. Leideneko kideak gure artean, Zarautzen, izango dira apirilean euskal kulturan murgiltzeko. Beraz, bidai ona opa diegu Antoniano Ikastetxeko ikasleei, edo holandarrez dioten bezala: Goede reis en veel plezier!
Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»