Ekainaren amaieran izan ohi dira San Pelaio festak, baina prestaketa lanak hilabete batzuk lehenago hasi beharra dagoenez, herritarrak festak aurrera ateratzeko parte hartzera deitu ditu Danda Gazte Asanbladak.
Neguetxearen irekieraren aldeko elkarretaratzea deitu dute larunbaterako, udaletxe aurrean "gaia kalera atera" eta "instituzio publikoei presio egiteko bide bat ireki asmoz". Egoerak "berehalako erantzun bat" eskatzen duela iritzita, dinamikari jarraipena emateko batzarra ere izango da igandean. Hona hemen hainbat herritarrek argitaratutako komunikatua osorik.
Gazte Erakundearen 40. urteurrenaren harira, 'Bulkada Eguna' ospatuko dute datorren larunbatean, Arrano tabernan. Besteak beste, kontzertuak eta hainbat sorpresa egongo direla jakinarazi dute.
Gaur, urtarrilak 15, Juan Antonio Palaciosen Harria argazki erakusketa inauguratuko dute Photomuseumen. Gaurtik otsailaren 10era bitartean izango da ikusgai.
Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren Harria erakusketa ikusgai dago egunotan Photomuseumen. Argazkiez gain, liburua ere atera du, Juan Manuel Uriarekin elkarlanean.
Antoniano Ikastetxea Europar komisioak diruz lagundutako Erasmus+ egitasmoan murgildurik dago ikasturte hasieratik. “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism” izeneko egitasmoak Europako bi errealitate elebidun ezberdin ikertzea du helburu eta Holandako Leiden herriko Visser’ t Hooft Lyceum eskolako ikasleekin elkarlanean dihardute DBH4ko ikasleak. Orain arte proiektuaren lehenengo fasean lanean ibili dira buru-belarri elebitasunaren inguruko ikerketa lanetan, euskara eta ingeleseko klaseetan, egitasmo hau bi ikasgai hauetako curriculumean txertaturik baitago ikasgai arteko proiektu gisa. Beraien kide holandarrak ere birtualki ezagutu dituzte eta hainbat elkarrizketa izan dituzte bideo konferentzia bidez. Gaur, proiektuaren 2.fasean murgiltzera doaz eta horretarako Holandara bidaiatzeko unea iritsi da! Ikasleak haien kide holandarrak aurrez aurre ezagutzeko irrikan daude eta beraiekin batera proiektua aurrera eramateko. Hemendik aurrera, egindako lana kide berriekin aztertuko dute talde lanean. Aste bat emango dute Holandan eta bertan hainbat ekintza burutuko dituzte, Utrecheko unibertsitatearen laguntzarekin, besteak beste. Holandako errealitate eleaniztuna bizitzeko aukera paregabea da hau eta ingelesa praktikan jartzeaz gain, holandar hizkuntza ikasteko gogo handia ere adierazi dute ikasleek. Leideneko kideak gure artean, Zarautzen, izango dira apirilean euskal kulturan murgiltzeko. Beraz, bidai ona opa diegu Antoniano Ikastetxeko ikasleei, edo holandarrez dioten bezala: Goede reis en veel plezier!