Ekainaren 2an, igandea, izango da aurtengo Pagoeta Eguna, 60. urtez jarraian. Goizean goiz hasiko dira egitarauarekin. 08:00. Txistularien kalejira herriko kaleetatik. 08:30. Pagoetara joateko irteera, Guria taberna aurretik. 11:30. Meza, Pagoetako gurutze ondoan. Jarraian, erromeria txistulariekin eta trikitilariekin.