Ikus-entzunezkoaren ostean, gaiaren inguruan eztabaidatzeko tartea izango da, hala nahi dutenentzat.
"Herria egituratzen laguntzen duten osagaiak" aztertzeko asmoz, iazko neguan egin zuten aurrenekoz Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra. Hala, besteak beste, kontzeptuak edo izendapenak, ereserkia, ikurrak edota egutegia izan dituzte eztabaidagai. Txosten batean jaso dituzte hainbat proposamen, eta orain, hitzaldi zikloa abiatu dute. Zarautzen hilaren 18rako jarri dute hitzordua.