Ferdinand Aire Etxart Xalbador bertsolariren figura gogoratzeaz gain, bere ibilbidea irudien bitartez jaso dute Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Goresmenak Xalbadorri erakusketa urriaren 13ra arte izango da ikusgai.
Erakusketa berria zabalduko dute bihar Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta, oraingo honetan, Arantxa Santamaria eta Ander Ormazuri zumaiarren lanak paratuko dituzte. Pintura, eskultura eta collageak ikusteko aukera izango da, irailaren 12tik azaroaren 4ra.