40. Natur Astearen barruko hitzaldia, Joxepo Teresen eskutik.
Bihar arratsaldean irekiko dute erakusketa eta azaroaren 3a bitartean egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Frederic Gutierrez Barde artista donostiarraren margolanak jarri dituzte erakusgai Zarauzko Torre Luzea aretoan. Egunero egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 3ra arte.
Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen. Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren izenburua darama, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekoitzitako proposamena da, zeinean garaiko testigantza grafikoa jasotzen den. Erakusketa atzo ireki zuten eta azaroaren 24a bitartean izango da ikusgai ohiko ordutegian.
Downton Abbey telesail britaniarrari segida emanen dion izenburu bereko filma izango da ikusgai asteburu honetan Zarautzen, Modelo aretoan. Larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, 19:30ean; eta astelehenean,17:00etan eta 20:30ean.