Gaur arratsaldean irekiko dute Zarauzko XXVI. Nazioarteko Argazki Mostra eta, aurten, besteak beste, Fermin Etxeberria zenaren lanak paratuko dituzte, omenaldi gisara.
Viven ekoiztetxearen lana. Sarrerak salgai daude Sanz Enean, 10 euroan.
Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen. Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren izenburua darama, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekoitzitako proposamena da, zeinean garaiko testigantza grafikoa jasotzen den. Erakusketa atzo ireki zuten eta azaroaren 24a bitartean izango da ikusgai ohiko ordutegian.