Hondartzako Futbol Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute gizonezkoek igandean, 08:00etan hasitan. Aste honetan ez da emakumeen jardunaldirik izango. Joko eremuen markaketa Arrano taldeak egin beharko du, partidak hasi baino ordubete lehenago.
Gizonezko taldeen partidak soilik izango dira.
Hotz Zarautz elkarteak antolatuta, pertsona errefuxiatuen aldeko txokolatada egingo dute igandean, La Perla kafetegian.
Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen. Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren izenburua darama, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekoitzitako proposamena da, zeinean garaiko testigantza grafikoa jasotzen den. Erakusketa atzo ireki zuten eta azaroaren 24a bitartean izango da ikusgai ohiko ordutegian.