Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, ekitaldia egingo du EH Bilduk larunbatean, Torre Luzea parkean. 12:30ean hasiko da ekitaldia, eta hitza hartuko dute Mertxe Aizpurua Espainiako Parlamentuko diputatuak, eta Nerea Kortajarena Legebiltzarrerako Gipuzkoako hautagaiak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldien barruan, Zarauzko malekoitik ibilaldia egingo dute hautagai jeltzaleek. Arratseko 18:15ean Batzokitik abiatuko dira, besteak beste, Jon Andoni Urdangarin zarauztarra, Bakartxo Tejeria, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Joseba Egibar.