"Pintura modernoaren aitzindari den Picassoren lanaren azterketa estetikoa" egingo du zarauztarrak Modelo aretoan, eta hain zuzen, 'Les Desmoiselles d'Avignon' margolana xehatuko du jendaurrean. ZarautzOn elkarteak antolatu du hitzaldia, Ondarea eta Hezkuntza programaren eta Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Itziar Garate Lopezek unibertsoa izango du mintzagai hitzaldian. Streaming bidez jarraitu ahalko da (http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2020/09/www.erlotelebista.eus).
Xanti Iruretagoienak bere estudioan ateratako argazkiekin osatu dute Foto Xanti bilduma, eta argazkilariak urte luzez bildutako hainbat fotografia zahar ere jaso dituzte. Urriaren 1etik azaroaren 1era bitartean egongo da ikusgai Sanz Eneako erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.