Udazkeneko kultura egitarauaren barruan, Modelon kontzertua eskainiko dute Tenpora taldeak, Jexuxmai Lopetegik eta Noizbehinka bandak.
Xanti Iruretagoienak bere estudioan ateratako argazkiekin osatu dute Foto Xanti bilduma, eta argazkilariak urte luzez bildutako hainbat fotografia zahar ere jaso dituzte. Urriaren 1etik azaroaren 1era bitartean egongo da ikusgai Sanz Eneako erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.