"COVID-19ak alor desberdinetan izan duen eragina" aztertzeko hainbat saio ditu esku artean ZarautzOnek. "Infodemia" izango dute hizpide hurrengo hitzaldian, Charo Sadabaren eskutik. Datorren asteartean, martxoaren 2an, izango da saioa. Online egingo dute, NireStream telebista katean nahiz Youtube kanalean.
Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=1nqIKZLiZtk
21 emakumek hartu dute parte erakusketa horretan, "batzuk eskarmentu handikoak, eta beste batzuk hasiberriak". Argazkilari bakoitzak egindako bi argazki bilduta eratu dute sorta, alegia, 42 irudi desberdinekin. "Esperientzia honen aurreneko urtea izanik, gaia librea izan da", azaldu dute egileek: "Ondorioz, estilo oso ezberdineko argazkiak ikus daitezke". Martxoaren 2tik 28ra egongo da ikusgai Photomuseumen.