Sugarren mende saiakera ilustratua aurkeztuko du Asisko Urmeneta egileak, Modelo aretoan. Sorgin ehiza eta Inkisizioa ditu hizpide liburuan.
21 emakumek hartu dute parte erakusketa horretan, "batzuk eskarmentu handikoak, eta beste batzuk hasiberriak". Argazkilari bakoitzak egindako bi argazki bilduta eratu dute sorta, alegia, 42 irudi desberdinekin. "Esperientzia honen aurreneko urtea izanik, gaia librea izan da", azaldu dute egileek: "Ondorioz, estilo oso ezberdineko argazkiak ikus daitezke". Martxoaren 2tik 28ra egongo da ikusgai Photomuseumen.