Anita Maravillasen antzerkia. "Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da, bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatuen, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik, eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Titere ikuskizuna.
Ikusi trailerra hemen: https://www.youtube.com/watch?v=78xgUIy6o84
21 emakumek hartu dute parte erakusketa horretan, "batzuk eskarmentu handikoak, eta beste batzuk hasiberriak". Argazkilari bakoitzak egindako bi argazki bilduta eratu dute sorta, alegia, 42 irudi desberdinekin. "Esperientzia honen aurreneko urtea izanik, gaia librea izan da", azaldu dute egileek: "Ondorioz, estilo oso ezberdineko argazkiak ikus daitezke". Martxoaren 2tik 28ra egongo da ikusgai Photomuseumen.