Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Margolanak, eskulturak, zeramika, argazkiak edota ikus entzunezkoak egunero izango dira ikusgai 18:00etatik 20:00etara ekainaren 26an salbu.
Ekainak 9, ostirala19:00-20:00. Ardo dastaketa Ekainak 11, igandea12:30. Jardunaldien irekiera eta hamaiketakoa Ekainak 12, astelehena18:30 Klima aldaketaren inguruko hitzaldia (1. zatia). Hizlaria: Iñigo Elorza. Ekainak 13, asteartea18:00. 14 urte-arteko haurrentzat marrazki lehiaketa. Ekainak 14, asteazkena18:30. Klima aldaketaren inguruko hitzaldia (2. zatia). Hizlaria: Iñigo Elorza. Ekainak 15, osteguna18:00. Bingoa adinekoentzat Ekainak 16, ostirala22:30. Mus txapelketa